jueves, 12 de noviembre de 2009

ESPAZIO PUBLIKO ETA PRIBATUAREN ARTEKO HARREMANAREN TRATAERA

Proiektatzerako garaian, askotan, espazio pribatua eta publikoa, hau da, eraikina eta ingurua ez dira batera tratatzen. Baliteke, hala ere, harreman egokia sortzea beraien artean, eta gauza bategatik edo besteagatik bi espazioek oreka edota armonia bat lortze beraien artean.

Sarritan gertatzen da, ordea, eraikinari garrantzi guztia ematea eta espazio publikoa soberakin bezala tratatzea. Kasu hauetan, normalean, desoreka bat gertatzen da eta kalitate baxuko espazio publikoak suertatzen dira. Arkitektura ikasleok eta baita arkitektoek ere batzuetan akats hau izaten dugu, eta ez gara konturatzen edo ez gara konturatu nahi izaten harreman horren garrantziaz.

Zentzu horretan, oso interesgarria eta eskertzekoa iruditu zait Ulak emandako klasea. Espazio publiko eta eraikinaren harteko harremana tratatzeko era ezberdinak ezagutu ditugu eta adibide bakoitzaren berezitasuna ulertu dugu. Gai hau orokorrean garrantzitsua den harren, uste dut gure proiektuan hare garrantzitsuagoa dela, LogroƱon daukagun arazo handiena espazio publiko eta priatuaren arteko harremana baita, espazio publiko pobre eta desegokiekin.